BIDEO BEREZIAK...


ATERA EZAZU MIHIA
Oinez badakigu, euskaraz ere bai

Oineztarren hiriak hitz egin nahi baitu
bihotzez mintzatzeko mihia atera du.
Arga lagun zaharrari omen dio eskatu:
"Iruñeko bazterrak lorez zipriztindu".
Euria Takoneran eta Ziudadelan
euskarak blaitu ditu kanpo eta barrena.
Atera ezazu mihia hizkuntza gozoan
dastatu Euskal Herria orain eta geroan.

Nafarroa dugu bihotz-begietan.
Oinez badakigu, euskaraz ere bai,
Iruñea erdian ere atera ezazu mihia.
Atera ezazu mihia, atera ezazu mihia.

Argaren ondoan Sadar oinez doa
Mihiluze zubitik gurekin batera.
Ez baduzu maite debeku edo ezina
dastatu Euskal Herria hizkuntza gozoan.

Nafarroa dugu bihotz-begietan.
Oinez badakigu, euskaraz ere bai,
Iruñea erdian ere atera ezazu mihia.
Atera ezazu mihia, atera ezazu mihia.

NAFARROA OINEZ 2008






IBILALDIA 2008 ~ Amore bi eta...






IRURAKO IKASTOLA ERAIKITZEN... BIDEOKLIPA...
Pour être informé des derniers articles, inscrivez vous :